MENUA

Aurkezpena

Ikaragarri gustatzen zaizkit loreak, horrexegatik segur aski etorriko zitzaidan lore lehorrekin apainketaren zaletasuna.Ahalik eta denbora gehien bizirik irautea eta egoera onean kontserbatzea da nire nahia eta horrexegatik arduraz eta maitasun handiz zaindu eta mimatu egiten ditut.

Lore guztiak neuk erein, batu, lehortu eta apainketarako prestatzen ditut. Sikatze prozesua liburuen artean egiten dut, antzinen bezala.

Nire lanak sortzerakoan, lore bakoitzak dituen xarma eta ezaugarri bereziak kontuan izaten ditut eta beti bakoitzaren hoberena erakusten saiatzen naiz.

Diseinu guztiak bakoitzaren beharretara pertsonalizatu eta egokitu daitezke.