Guztiok daukagu norbait zoriontzeko, eskertzeko, barkatzeko, “Maite zaitut” esateko,…. . Askotan ez dakigu nola esan edo zer erabili horretarako. Sasoi bakoitzean baliabide bat edo bestea erabiltzen dugu, baina zoritzarrez, gutxitan hartzen dugu papera eta boligrafoa benetan sentitzen duguna adierazteko.
Atal honetan postal aukera zabala daukazu, zuk nahi duzunari eta nahi duzunean bidaltzeko eta nahi duzuna esateko. Gainera, guztiak pertsonalizatu daitezke, papera, kolorea, tamaina eta zuri gehien gustatzen zaizkizun landare edo loreekin apainduta.